ARKITEKTURA:
Bizantziar arkitekturako arlo
jorratuena erlijiozkoa zen, hau da, elizak eta monasterioak.
Bizantziar elizen barruko mosaikoak eta pinturak ez ziren ez
apaingarri hutsak ez helburu didaktiko hutsez eginak ere. Dekorazioak
jainkoaren erreinuaren distira adierazi behar zuen, batetik, eta
liturgia ospatzeko giro egokia eskaini, bestetik. Dekorazioak
aparteko garrantzia zuen bizantziar arkitekturan, barrualdeak
sortzeko asmatua baitzen. Mosaikoez, margoez eta gur egiteko gauzez
betea zegoen barrualdea, eliztarren arreta haietara erakartzeko.
Bizantziar mosaikoetan eta
pinturetan arketipoen arabera irudikatu zen gizakia. Proportzioak eta
formak aldez aurretik erabakitzen ziren, arau finko batzuen arabera.
Mosaikoak eta ikonoak egiteko
prozedurak, batetik, eta erabili beharreko kanonek, bestetik,
zehaztasunez definitzen zuten margolanaren nolakotasuna, eta baziren
gainera pintoreentzako gida bereziak. Gorputzak bederatzi bururen
altuera izan behar zuen eta hirurena gorputz enborrak. Aurpegiak
hiretan zatitua egon behar zuen, eta sudurraren luzera hartzen zen
banakotzat. Irudiak, beraz, erabateko perfektutasuna adierazi behar
zuen.
Oso margo distiratsuak
erabili ziren. Mosaikoen koloreek ez dute errealitatea erakutsi nahi,
begiralea hunkitu baizik. Ez dago itzalik, eta argi-itzalak arropa
zimurren efektua egiteko eta gorputzei bolumena emateko erabiltzen
dira, baina ez dute argiaren norabide bakarraren logika betetzen.
Hondo urrezkoek irudiaren eta arkitekturaren arteko muga markatzen
dute, eta argitasun gutxi dagoenean irudia nabarmentzen dute.
Elizako ikonografia
Pantokratorraren edo Ama Birjinaren inguruan antolatzen zen. Kupulan
edo absidearen sakongunean irudikatzen ziren hauek, absidean,
Pantokratorraren aldamenean, aingeruak edo profetak irudikatzen ziren
eta erdiko kupulako petxinetan berriz, lau ebanjelariak.
Erlijio gaiak ez ezik gai
profanoak ere irudikatu ziren, San Vitaleko mosaikoetan, adibidez.
Gai horiek, eta orobat landare edo lerro hutsezko dekorazio
geometrikoa, ikonoklasten aroan zabaldu ziren batez ere.
PINTURA:
-MOSAIKOAK:
Mosaiko bizantziarra mosaiko
erromatarraren bilakaeraren ondorio da. Erromatarrek hasieran zoruak
apaintzeko erabili zituzten mosaikoak, eta gero, I. mendetik aurrera,
baita hormak apaintzeko ere. Bizantziarrek ere hormak eta zoruak,
biak apaindu zituzten mosaikoz, baina bigarrenetatik apenas gorde den
aztarnarik. Gorde diren horien artean aipagarrienak Konstantinoplako
Jauregi Handikoak dira ; geometria eta ehiza, eta mitologia
gaiak irudikatzen dituzte, eta Afrika Erromatarrean IV. mendean egin
ziren mosaikoen antzekoak dira.
Hormetako
mosaiko bizantziarra originala izan zen gaietan nahiz koloreak eta
formak tratatzeko moduan. Hala ere, ez estiloan ez gaietan ere ez zen
aldaketa handirik izan mendeetan zehar. X. mendea baino lehenago
egindakoetatik ez dira asko gorde. Horien artean aipagarrienak
Ravennako San Vitalekoak dira. Hagia Sofiakoak eta Veneziako San
Marko basilikakoak X. mendeaz gerokoak dira, Siziliako eliza
batzuetakoak bezala. Paleologoen dinastia bitartean (1261- 1453)
mosaikoen arteak halako berpizte bat izan zuen Konstantinopla eta
Tesalonikako elizetan eta Athos mendiko, Bulgaria eta Serbiako
monasterioetan. Gai gehiago landu ziren, irudiak adierazkorragoak
bilakatu ziren eta elementuez inguratu ziren, paisaia baten barruan
irudikatutako eszena bat bezala itxuratuz mosaikoa.
-FRESKOAK:
Arrazoi
ekonomikoak zirela medio freskoek mosaikoen lekua hartu zuten
pixkana-pixkana. Mosaikoak garestiak ziren eta denbora asko behar zen
haiek egiteko. Freskoak, berriz, azkarrago egiten ziren eta eremu
handi eta zabalagoak hartzen zituzten.
Hasieran
sinbolo hutsez egin ziren, mosaikoak bezala, haina hormak zabalera
handiagoa hartu ahala gertaerak kontatzeko erabili ziren. Pintura
eskola desberdinak izan ziren, zein bere estiloarekin.
-IKONOAK:
Ikonoa euskarri
eramangarrian egindako erlijio pintura da. Bizantzioko artearen
ezaugarri berezia dira, eta pintura helenistikoan eta erromatarrean
eta Egipto greziarren eta erromatarren mende egon zen garaiko momien
erretratuetan ditu erroak. Ikonoak igeltsuzko geruza mehe batez eta
batzuetan lihozko oihal batez estalitako zurezko oholetan eginak
daude. Marrazkia zizel txiki batez egiten da, eta tenpera edo
argizarizko margo opakoez estaltzen da gero.Ikono batzuek urrezko,
zilarrezko eta esmaltezko apaingarriak zituzten. Ikonoen estiloaren
bilakaera horma margoenarena parekoa izan zen, baina horietan ez
bezala ikonoetan gai bakarra landu zen : Kristoren irudia eta
Ama Birjina Haurrarekin.
Gur egiteko
objektuak zirenez, arau zorrotzak bete behar zituzten formaz.
Ikonoak, beraz, ez dira egilearen asmamen artistikoa agerrarazten
duten objektuak, eskulangintzako piezak baizik, trebetasun handiz
eginak.Ikonoen pintura erlijio ortodoxoarekin batera zabaldu zen
Balkanetan eta Errusian. Azken herrialde horretan bizi-bizirik iraun
zuen ikonoak egiteko antzeak, baita Bizantzioko inperioa desagertu
ondoren ere.
ESKULTURA: arte bizantiarrean
eskultura oso eskasa zen eta gaur egun ez dugu eskultura
bizntiarraren adibiderik ia, nahiz eta batzuek mosaikoak
eskulturatzat hartu, pintura dira.
No hay comentarios:
Publicar un comentario