Islamiar
artea edo arte islamikoa Islamaren kultura duten edo izan dutenen
artea da, erlijio honen sorreratik gaur arte, batez ere Al-Andalus
eta India arteko eskualdeetan garatu dena.
Arte
islamiarraren eremua izugarri zabala da, eta lurralde hauek hartzen
ditu: Afrikaren iparraldea, Egipto, Palestina, Siria, Turkia, Arabia,
Irak, Pertsia, India eta Txina. Horiez gainera aipatzekoak dira arte
mudejarra Espainian (Errekonkistaren ondoren) eta Siziliako printze
normandiarren artea, berez islamiar artea izan gabe ere, arte horren
eragina oinarrizkoa duena.
ZABALKUNDEA
Islama bizkor hedatu zen bai
Ekialde Hurbilera baita Afrikako iparraldera ere. Kristautasunak hiru
mendetan baino lurralde zabalagoa eta jarraitzaile gehiago bereganatu
zituen islamak ehun bat urtetan. Musulmanek beren mendeko herrietan
ez zituzten herritarrak beren erlijioa hartzera behartzen: bestela
baizik, «Liburuko» (Biblia) beste bi herrien sinesteak -kristau eta
juduenak- errespetatzen zituzten. Hori horrela izanik ere, VII.
mendearen erdialdeaz geroztik, gero eta jende gehiago bihurtu zen
islam erlijiora.
Arte musulmanak bateratu
zituen, batetik, elkarren oso desberdinak ziren herri menderatuak
(Espainia edo Asia, adibidez), eta, bestetik, bertako ohiturei buruz
independente zen sinesmen sistema, bizitzeko modua, politika eta
gizarte ideologia berri bat. Sintesi hori da, hain zuzen, arte
musulmanaren bereizgarria, alegia, hainbat eskualdeetako arteak,
korne errolata r-helenistikoarekin bateraturik ez zeudenak,
bateratzea. Omeiar eta abbastar kalifek lekuan lekuko artistei
eskatzen zizkieten arte lanak, eta artistek betidanik ezagutzen
zituzten osagaiak erabiltzen jarraitu zuten.
Horrek azaltzen du zergatik
ez zen ia tekniken eta lanbideen antolakuntzan aldaketarik izan, eta,
hortaz, islamak mendean hartu aurreko arteek ehun urtez bizirik iraun
zuten, eta ez zen arte musulmanaren hatsik soinatu.
Koranak zehatz-mehatz
gaitzesten zuen gizakia irudietan adieraztea, eta hori delaeta arte
musulmanak oso gutxi landu zituen bai eskultura bai pintura. Hala
ere, zientzia eta literatura liburuak miniatura ederrez apaintzen
zituzten. Eskultura, bestalde, etzeko gauzak apaintzeko erabiltzen
zen bakarrik ; bada, ordea, eskultura gaien adibideren bat edo
beste, Lehoien Patioko lehoiak (Grananda) adibidez. Arkitektura izan
zen, hortaz, arte islamiarraren adierazpen nagusia.
ARKITEKTURA
Islamaren zabalkundearen
garaiko arteak kristau eta bizantziar estiloak hartu zituen bere
baitan -forma helenistikoen eta erromatarren isla-, eta baita
Pertsiako tradizio artistikoak ere. Islamaren aurreko Arabiak ez zien
ezer berezirik utzi hurrengo belaunaldiei, idazkera apaingarria izan
ezik.
Arkitektura honen eraikin
nagusiak meskita, jauregia, hilobia eta gotorlekuak dira, nahiz eta
beste hainbat tipo garatu, hala nola, bainutegi publikoak, iturriak
eta etxebizitzak. Arkitektura-kultura honen elementu nagusiak
zutabea, arkua eta kupula dira, hiru elementu hauen konbinaziotik
lortzen baitu bere originaltasuna. Jatorria persiar arkitekturan,
batez ere Partiakoan, duela esan ohi da, nahiz eta inguruko
kulturetako eragin ugari izan, adibidez bizantziar arkitekturak
eragindakoa.
APAINGARRIAK
Musulmanek landu zituzten
apaingarriak izan ziren ziur asko originaltasun eta aberastasun
handiena lortu zuten adierazpen artistikoak. Landareak, irudi
geometrikoak eta idazkera arabiarra (epigrafeak) erabili zituzten
batez ere apainketarako osagai nagusi gisa. Osagai horiek era
askotako tekniken bidez adierazten zituzten : mosaikoak,
zeramika beiratuak, lauzak, saretak, etab., eta horien bidez
apaingarri aberastasun paregabea lortu zuten. Dekoratzaile musulmanek
trebetasun handiz ezkutatzen zituzten eraikuntzan erabiltzen ziren
material aurreak.
Arte aplikatuetan ere lorpen
handiak egin zituzten musulmanek. Horien artean aipatzekoak dira
ehunetan egindako lanak (tapizak eta jantzietarako ehunak), bolia
(xehetasun handiaz zizelatua), zilar damaskinatua, eta bolia edo
nakarra zurean txertatua.
PINTURA
VIIIeta XIII. mendeen bitartean pintura musulmanak izan zuen bilakaera ezezaguna da erabat, oso aztarna gutxi iritsi baitira gaur egun arte. Musulmanek, omeiarren eta abbastarren garaian, pergaminoa eta papiroa erabili zuten beren kultura zabaltzeko. Baina berehala ikasi zuten papera egiten, eta material merkea izaki zabalik, zuten beren kultura eskuizkribuen bidez hedatzeko bidea. XIII. mendea arte gai zientifikoak bakarrik lantzen ziren. Arabiarrek bizantziarrengandik jaso zituzten eskuizkribu horiek Ekialde Hurbilean, eta arabierara itzultzen zituzten. Testuarekin batera irudiak ere kopiatzen zituzten, diagramak nahiz irudi figuratiboak izan. Kaligrafo trebe batek erraz marraz zitzakeen irudiak, testuak horretara behartuz gero, eta horregatik ez zuen pentsatzen pintore zenik, alegia, Alaren aurrean higuingarri zenik. Baina 1230etik aurrera sormenezko lanak ilustratzen hasi ziren, eta horrek aukera handiagoak ematen zizkien. Era horretakoilustrazioek 1230-1350 urte bitarteetan lortu zuten goreneko maila.
ESKULTURA
Islamiar eskultura, oso eskasa
da, gutxiengo arteetara murrizten da: buztina, beira, kutxak... Hauez
aparte, badaude beste motatako eskulturak ere, forma geometriko eta
kaligrafiarekin eginak, ate eta hormak adibidez. Artelan asko,
luxuzkoak dira, detaile txiki eta zehatzekin. Hainbat material
erabiltzen zituzten:
-Buztina: abasí denboraldian
hasi zen garatzen, material hau, turkiako izmr hirian garatzu zen
gehienbat eta hau izan zen zentro produktorea.
-Bolia: material honekin
egindako eskulturetatik olifanteak nabarmentzen dira, (bolizko
adarrak) hauetan fabrikatu ziren, lehen azulejo dekoratuak.
-Beiraren fabrikazioan, teknika
berriak azaldu ziren, putz egiteko teknika edo beira margotua bezala.
-Egurra: eraikuntza handietan
erabiliziren
-Metaletan, brontzea erabili zen
gehienbat, animalien irudiak egiteko, mahai tresnak eta erabilpen
erlijiosorako ere.
No hay comentarios:
Publicar un comentario