Arte gotikoa Mendebaldeko
Europan Erdi Aroko azkenengo urteetan garatu zen estilo bat izan zen;
XII. mende erdialdetik Errenazimentua agertu zen arte (XVI. mendea
Italian), eta XVI. mendea nahiko aurreratuta gotikoa denbora gehiago
iraun zuen tokietan. Periodo artistiko zabal zabala da Frantzia
iparraldean jaio eta Mendebalde guztitik hedatu zena. Herrialde eta
eskualdeen arabera momentu kronologiko ezberdinetan garatuko da,
garapen honetan desberdintasun sakonak eskainiz: garbiagoa Frantzian
(Paris eta Provenzako desberdintasunak kontuan hartuta),
horizontalagoa eta tradizio klasikoari hurbilagoa Italian, eta
ezaugarri lokal bereziekin Flandesen, Alemanian, Ingalaterran eta
Espainian.
Estilo honen agerpenaren
testuinguruari erreparatuz, arte honek dituen konplexutasunez
jabetzen gara, hau da, garaian gertatzen ari ziren aldaketek eragin
zuzena izan zuten arte era hau sortu eta garatzeko unean. Erdi Aroko
gizarteak behin eta berriro bizi zituen aldaketa sakonak, hein
batean, pentsaeraren garapenarekin, aldaketa hauen erakusle nagusia,
gobernu sistemaren aldaketa izan zen, sistema feudala bere askenetan
zegoen burgesiaren berpizkundearen ondorioz.
Beste aldaketa garrantzitsu bat,
gizartearen guneen aldaketan egon zen, herrixka isolatuetatik,
merkataritza, artisautza eta agintearen gune izango diren hirien
berpizkundea eman zen. Antzinate Klasikoan zuten garrantzia
berreskuratu zuten, estatuaren gune bihurtu ziren; gainera, hiriaren
berpizkundeak, hiritarren bizitzaren dinamizazioa eragin zuen, gune
berean edonolako zerbitzuak egoteak bizitza erraztu zuen.
Zerbitzu ezberdin horien artean
bi talde nabarmendu ziren, alde batetik, artisauak, hasieran logietan
antolatzen ziren eta gero gremioetan, eta beste aldetik,
merkatariena, hazkunde nabarmena bizi zuten estatu eta hirien arteko
komunikazio erak hobetu eta garatu zirelako. Azken talde horren
hazkundeak, gainera, diruaren banaketaren aldaketa suposatu zuen.
Jabetzak langileen artean
banatzen doazen heinean, burgesiak, edo hirugarren estatuak, bere une
loriatsua biziko du, honek sistema feudalaren amaiera suposatuko du.
Oraingo honetan burgesia izango da arteren sustatzaile sutsuenetariko
bat. Dirua dute eta artean inbertituko dute, askotan artelanekin
trukeak egingo dituzte, bai euren hirien barruan eta baita,
margolanetan ikusiko den moduan, hirietatik kanpo, estilo
internazional bat sortuz. Fedearekiko konfiantza sutsua hautsi zuten,
alor zientifikoari garrantzi gehiago emanez, ala ere, ez zuten
zientziarekiko sineste absolutua, ezta erlijioarekiko guztizko
haustura eragin, obra baten balio artistikoa eta poetak irakatsi nahi
duena ez dute zertan bat etorri behar, artelana eta balioen arteko
erlazioa guztiz aldatu zen, Hauserrek dioen moduan: fedearekiko
konfiantza absolutua galdu zuten, baina zientziarenganako lotura ez
da oraindik guztizkoa izango.
Fedearenganako guztizko
konfiantzaren haustura hori da Gotikoan zehar agertzen diren
kontra-ezen arteko adibide bat. Artelanetan munduko gauzak
irudikatzen saiatzen diren bitartean denak jainkotiarra irudikatu
nahi du (bere erara), hau da, ikuspuntu artistiko batetik, denak
dauka zentzu eta balio zehatz bat, artelanek, Jainkoa, kanpotik “lan
egiten” duen izaki bat bezala dutelako.
Bizitzako gainerako alorretan
bezala, artean ere, oreka bilatzen dute, indibidualtasuna eta
kontzerbadurismoa, sakratua eta profanoa… oreka hori izango da
Gotikoko Naturalismoan azalduko den ezaugarri nagusia. Gizonaren
irudikapenak, naturaren errepresentazioari kenduko dio garrantzia,
indibidualak eta esanguratsuak izango du garrantzia. Hauserrek,
Chartresko katedralean dauden bi eskulturen adibidea ipintzen du hau
azaltzeko, historialari honen hitzetan, artista gotikoak, naturaren
errepresentazio zehatzaren adibidetzat hartzen ditu, garaiko
pertsonaiei eginiko erretratuak direla dio; baina Gombrichen
esanetan, eskultura horiek, errealitatearen errepresentazio zehatza
badirudite ere, benetan, ez dira, izan ere, artelana egin zenean
errege eta erregin hori hila zeuden. Gombrichek, garaiko usadio bat
dela dio, figura guztiak era antzekoan egiten zirela dio eta gero,
desberdindu ahal izateko koroa, txanoa … jartzen zizkieten.
Chartresko bi eskulturen kasuan, errege eta erreginak zirenez, koroa
ipini zieten eta gainera, Gombrichek dioen moduan, inor erra ez
daiten, behealdean pertsonaien izenak ipini zituzten.
Hauserren hitzetara bueltatuz,
naturaren errepresentazioan ezaugarria ez da espiritualitate falta,
espiritualitate gardentasuna baizik, hau, garaiko pentsaera
aldaketaren beste adibide bat da, balio artistikoa eta espirituala ez
dira zertan bat etorri behar, baina honek ez du esan nahi figuren
alorre espiritualaren irudikapena alde batean hutsi zutenik. Artearen
dualismoa, naturaren irudikapenean ere antzeman daiteke, alde
batetik, erromanikoak zuen teknika ornamentala gainditzen du, baina
aldi berean, konposaketen konbinaketak egiten dituzte, azken batean,
elementu eta eszena desberdinen pilaketa obra berean, honen adibide
bat, Nicola Pisanok, Gabonak eta artzainak deituriko erliebean
antzeman daiteke oso argi, bertan artelaneko elementu bakoitza
errealismo handiz zizkelatu dituela ikusten da, arropen tolesturak
oso era errealean daude eginak adibidez, baina Pisako bataialeku
honen erliebean ikus daitekeen moduan, historia desberdinak daude
gune oso txiki batean irudikatuak.
Erdi Aroaren hasieran, burgesiak
ez zuen kulturaren alorrean, era zuzenean parte hartzen, baina
mendeak joan ahala, burgesiak hazkundea bizi duen garaian, hirugarren
estatua eta artearen arteko erlazioa aldatuz joango da. Burgesia
izango da artearen sustatzaile eta berritzaile nagusia, Gotiko
beranduko eskultura eta margolanak apetatsuagoak eta dotoreagoak
ziren. Gotiko beranduko naturaltasuna errealitatearen errepresentazio
zurrunean ikusten da, artelana errealitatearen kopia bihurtuko da,
ala ere, bizitzaz haraindikoarekiko lotura ez du galduko. Usadioen
Koadroa izango da burgesen margolan genero gustukoena, genero hau
izango da margolan burgesaren jatorria, erretratutik paisaiara.
Erdi klasearen hazkundeak
gizartearen egitura zeharo aldatu zituen. Aristokrazia une latz bat
igarotzen zegoen, hemendik aurrera ez dira erregearen laguntzaile
bakarrak izango, eta honen ondorioz aurreko garaietan zuten
nagusitasuna galduko dute. Egia da, gizartea aldatzen doan einean,
noblezia ere, aldatuz doala, baina iraganari loturik jarraitzen dute,
eta zaldunek zuten ospe eta prestigioa guztiz galduko dute.
Oraingo honetan, antzinateko
noblezia hiritarra eta kapitalista berriak izango dira gobernuan
parte hartzen dutenak, gizarte klase berri bat osatuko dute.
Gizarte aldaketa hori bati-bat
gizonaren alorrean antzeman zen, izan ere, emakumea oraindik
salbuespenak salbuespen, bigarren maila batean zegoen. Garai honetan
emakumea, oraindik gizonezkoaren menpe dago. Hazkunde ikaragarria
bizi duen hirugarren estatuko emakumeak adibidez, lurren jabe izan
ahal ziren baina Leonor Akitaniakoari gertatu zitzaion moduan,
hainbat traba eta zailtasun izango dituzte euren lurrak aurrera atera
ahal izateko.
Emakume on batek, etxea
gobernatzen jakin behar du, beraren menpe dauden zerbitzariei
eginbeharrak eman behar dizkie eta gizonezkoa etxean ez dagoenean
berak egingo lukeen moduan gobernatu behar du. Gizonezkoarenganako
leialtasuna erakutsi behar du une oro. Dena dela, emakumeak, ere,
gizonezkoarengan eragin handia izan zuen eta askotan gizonezkoaren
bitartez bizitza publikoan parte hartzen zuten.
Gobernapen kontuetan, emakumeak
oso gutxi zeukan esateko, Frantzian adibidez, erreginak zenbait
erabaki politiko hartu ahal bazituen ere, ezin zuen tronua hartu.
Beste erreinu batzuetan, erreginak tronua erregentziaren bitartez
eskura zitzakeen edo alargun geratzen bazen.
Emakumeek itzalpeko papera
jokatzen dutela dio Jean Verdének errege eta printzeek euren
emazteak behar zituztelako oinordekotza bermatu ahal izateko.
Jada ikusi dugun moduan,
gizartea zeharo aldatu den garaia da, hiriek garrantzi handi izango
dute eta bertan bi sektorek hartuko dute garrantzia, artisauena eta
merkatariena.
Artisauek, zura, burdina, harria
… eta bestelako materialekin lan egiten zuten pertsonak ziren,
erromaniko garaian, elizetan bertan egiten zuten lan, baina hirien
hazkundearekin batera, euren lantegi eta tailerrak edukiko dituzte
lan egiteko. Gombrichek dioen moduan, tailerretan lan egiteak, lan
baldintzak hobetzea suposatuko du eta honekin batera, trebetasun
handiagoa garatu ahalko dute.
Artisautzaren mundua zeharo
aldatuko da, hasieran logietan antolatuko dira eta gero gremioetan.
Logiak XII eta XIII mendeetan,
artisten eta artisauen komunitatea zen, eliza edo katedral baten
eraikuntzaz arduratzen ziren. Arkitekto edo zuzendari baten menpe
egoten ziren normalean eta eraikuntza edo lana bukatutakoan beste
toki batera mugitzen ziren. Logiaren agerpena, lan antolaketa
zehatzago bati erantzuten dio. Helburua lanaren banaketa egitea eta
banaketa horren koordinaketa perfektua egitea. Honek langileen
menpekotasuna suposatuko du. Logiak ez ziren elkarte itxiak, artisau
edo artista bat logia batetik bestera ibili ahal zen. Elkarte hauek,
gainera ez ziren leku zehatz batean finkatzen, eraikin edo artelan
bat bukatzen zutenean euren beharra zuten beste tokietara joaten
ziren.
Baina, ikusi dugun moduan,
burgesia artearen kontsumitzaile bihurtuko da, bezero berri hauei
esker artistak logietatik banatu ahalko dira eta hirietan ezarri
ahalko dira. Hasiera batean, margolariak eta eskultoreak izango dira
logietatik emantzipatuko direnak baina geroago etxegileak ere,
banatuko dira.
Hiren barruko artisauen
kontzentrazioak konpetentzia handia suposatu zuen eta hori
gainditzeko gremiotan antolatzen hasi ziren. Antolakuntza era honen
xedea, konpetentzia murriztea zen.
Antolakuntza sistema bi hauen
desberdintasun nagusia, honakoa da: logiak egitura hierarkikoa duen
langile antolakuntza da, eta gremioak berriz, enpresari
independenteen elkarte berdintsua da.
Gehiago dago zugan, katalogoan
irakur daitekeen moduan, Etienne Boileauk 1200 urte inguruan, Livre
des métiers idatzi zuen gremioak defendatzeko, liburu hartan,
produkzio kantitate eta kalitatea zehazteaz aparte, maisu bakoitzak
izan zitzakeen ikasle kopurua zehazteaz aparte, emakumean artisauen
munduan zuen papera ikus daiteke. Batez ere ehungintza sektorean
parte hartzen zuen emakumeak, ala ere, ba zeuden berak parte har
zitzakeen beste hirurogeita hiru lanbide. Gainera emakumea alargun
geratzen bazen senarrak zuen lanbidearekin jarraitu ahal zuten,
lanbide hau debekatua ez zeukaten bitartean.
Normalean emakumeek ez zuten
tailerrik, gizonezkoenak ziren eta euren menpe lan egiten zuten,
emakumea alargun geratzen zenean mesfidantza pisten zuen gremioetako
gainerako artisauen artean, eta horregatik 1454. urtean Parlamentuak
alarguna senarraren lanbidea egin ahal zuela onartu zuen beti ere
ezkontzen ez bazen, edo bigarren senarra lanbide berekoa bazen.
Emakume eta gizonezkoen arteko
desberdintasunak ez dira hemen bukatzen, emakumeak ezin ziren
unibertsitateetara joan eta jasotzen zituzten soldatak askoz ere
baxuagoak ziren.
ARKITEKTURA
Hirien hazkundeak eragin handia
izan zuen artean, urbanismoak, hau da hirien antolakuntzak garrantzi
handia hartu zuen. Hirigintzaren garrantziaz jabetzen da burgesia eta
inbertitzen hasten da, oraingo honetan ez dituzte bakarrik eraikin
erlijiosoak egingo, bestelakoak ere egiten dituzte, jauregiak,
udaletxeak, zubiak …
Aurretik esan bezala,
pentsamenduaren aldaketak artean eragin zuzena izan zuen.
Arkitekturan adibidez, eraikitzeko eran antzeman daiteke.
Erromanikoko eraikinek zuten gogortasun eta itxitasun itxurarekin
akabatzen dute guztiz, harrizko aldamio antzekoen bitartez hormak
arintzea lortzen dute, kolumnatarteetan leiho erraldoiak eraikiko
dituzte, argitasuna eraikinean sartzeko. Leihoak harri bitxiek eta
kolore anitzeko beirek osatzen zituzten, elizari argitasun mistiko
bat emanez, sinestunari beste munduko irudi bat eskainiz. Eraikin
erlijiosoak ez dira hotzak eta ilunak izango, ez dute hori bilatzen.
Berritze tekniko hauen artean
garrantzitsuena autore askoren iritsiz, puntu erdiko arkuaren
erabilpenak zituen mugak gainditzea izan zen, erdiko puntu batean
elkartzen ziren bi lerro kurbatuk osatzen zuten arkua eraikitzen hasi
ziren, ojibala, hain zuzen ere. Arku berri hauek presioa
kanpoalderantz egiten zuten eta horregatik arbotante eta
horma-bularrez baliatu behar izan ziren eraikinak sostengatzeko.
Akisgrango katedralaEraikin
erlijioso berri hauek fededunak garaiko balore erlijioso eta
sinbolikoetara gerturatzea helburu duen eremu baten definizioa dute
ezaugarri. Humanismo hasi berriak gizakia ilunpetik askatu eta argira
hurbiltzera gonbidatzen du. Kontu honek korronte filosofiko
neoplatonikoen hedapenarekin erlazionaturik dago, Jaungoikoaren
kontzeptuaren eta argitasunaren eremuaren artean lotura bat ezartzen
dutelarik. Eraikitze teknika berriek hormak baoengatik ordezkatu
zituztenez, elizen barrualdeak argitasunez bete ziren eta, horrela,
argitasunak eremu gotiko berria osatuko du. Argi fisiko bat izango
da, margolan eta mosaikoetan agertzen ez dena; argi orokor eta
lausotua, zehaztu gabea eta fokoak izango balira bezala zuzenduta;
era beran, beirate eta arrosa-lehioen bitartez argi itxuraldatua eta
koloreztatua izango da, eremu irreal eta sinbolikoa bihurtuz.
Koloreak garrantzi izugarria hartuko du.
Argitasuna sublimazio bezala
ulertzen da. Sinbologiak garaiko artistak menderatzen du, Chartresen
eskolak argia fenomeno naturalen elementurik nobleena kontsideratzen
zuen, forma aratzera gehien hurbiltzen zena.
Arkitekto gotikoak, teknikaren
erabilera egokiaren bitartez, argia erabiltzea (argi itxuraldatua)
ahalbidetzen dion estruktura antolatzen du eraikinaren elementuak
desmaterializatzea dituena, era honetan, arintasun eta sagarapen
sentsazio argiak lortuz.
ESKULTURA
Irribarreko aingerua, Reimsko
katedrala, XIII. mendea
Katedral hauen apaingarri giza,
eskulturak zeuden. Erliebe oso errealistak egiten dituzte, duten
tokira moldatzen dira, hemen ere, pentsaera aldaketa ikusten da, ez
ziren irudikatze hutsarekin konformatzen, irudikatzen duten erak
garrantzia hartuko du. Horretarako naturan arreta ipintzen hasten
dira, figurak era sineskorrean egiteko.
Ala ere, urteak joan ala, eta
burgesiaren mezenasgoaren ondorioz, eskultura desberdinak egiten
hasten dira, obra txikiak egiten dituzte urrez edo boliz. Artelan
hauen helburua ez zen eliza batean egotea alde batetik, burgesaren
nagusitasuna eta boterea agertzea eta bestetik, etxean kulturako
zuten egoitzako apaingarri giza edukitzea zen.
Artelan hauen aurpegiak oso
espresiboak ziren eta artistak bere trebezia detaile txikiak
egiterako orduan azaltzen zituen, ala nola arropen eta gorputzeko
atalen tolesturetan.
Eskultore garrantzitsu bat
Nicola Pisano zen, honek Antzinate Klasikoko artelanak aztertu zituen
euretatik natura irudikatzen ikasteko. Gainera arropen azpitik
gorputz-atalak irudikatzea berreskuratu zuen.
PINTURA
Gotiko
bezala ezagutu ahal den pintura estiloa ez zen 1200. urte ingururaino
agertu, hau da, arkitektura eta eskultura gotikoa hasi eta 50 urtera.
Erromanikotik gotikorako trantsizioa ez da oso zehatza eta ez da
mozketa argirik nabari, baina aurreko estiloa baino estilo ilun eta
sentiberago baten hasiera nabari daiteke.
Erromanikoan
adierazpen figuratiboak sinplifikatuak eta idealizatuak badira,
gotikoan errealismo eta naturalismoa handitzen da, naturaren
imitaziorantz hurbilduz, geroago, errenazimentuaren ideala izango
delarik, paisaien adierazpenak barne, nahiz eta, oraindik ere, oso
murritzak ziren.
Gotikoan,
joera filosofiko eta erlijioso berriekin bat, pertsonaia erlijiosoen
irudikapenak (santuak, aingeruak, Ama Birjina, Kristo) giza plano
batera hurbilduz joango dira, sentimenduak azalaretzea ahalbidetuz
eta hieratismo eta formalismo Erromanikoarekin apurtuz.
No hay comentarios:
Publicar un comentario